Iruña Txiki logo - Educación InfantilIruña Txiki

  • Cas /
  • Euskara

Iruña Txikiri buruz

Haurren garapena pizten dugu.

Iruñean bere zerbitzuak eskaintzen dugun zentroa gara. Iruña Txikin, ez gara bakarrik osasuna, higienea eta sekuritateaz jabetzen, baizik eta garapen psikoebolutiboaren garrantziaz ere.

Ingurune egokia eta atsegina aurkezten diegu, bizigarriz aberatsa haien garapena pizteko.

Gure taldeko lana indibidualki egokitu behar da. Arreta banan-banakoa izaten da, haur bakoitzaren ezaugarri bereziak kontutan hartuz.

Gure instalazioak

255 m2ko lekua dugu, 5 gela, 3 komuna, lantegi, bulego, aulkitxo-gela eta hezlarien aretoa kontuan hartuz.

  • Fachada Iruña Txiki
  • Istalaciones Iruña Txiki
  • Istalaciones Iruña Txiki
  • Istalaciones Iruña Txiki
  • Istalaciones Iruña Txiki
  • Istalaciones Iruña Txiki

Haurren antolaketa 4 talde ezberdinetan

Umeen hazkuntzaren aldi ezberdinakkontutan hartuz (motrizitatean eta mintzairan adibidez), haurrak lau talde ezberdinetan banatu ditugu:

  • Niniak: 2017an jaioak
  • Txikiak: 2016ko uztailetik abendura bitartean jaioak
  • Ertainak: 2016ko urtarriletik ekainera bitartean jaioak
  • Haundiak: 2015an jaioak

Talde batean edo bestean egoteko, adinaz gain haur bakoitzaren garapena kontuan hartuko da.

Haurrak hortzak garbitzen

Haurtzaindegiak ume bakoitzari bere hortzeskubila emango dio ohiturak lortzeko.

Hezlariak

Talde bakoitzak hezlari erantzule bat izango du eta gainera beste bi gehiago laguntzaile gisa izango dira.Dena den, hezlari guztiak hezkuntzan profesionalak izango dira.

Hezlariek zuen seme-alaba maitasunez zainduko dute, modu adoltsu eta epelaz. Haurrek jokuaren bidez eta beste umeekin erlazionatuz ikasteko modurik dibertigarriena dela ezagutuko dute. Hau da gure helburua.

Hezlaria haurrekin

Ekintzak

Adinen araberan egokitutako ekintzen antolaketa eta programazioak ditugu eta horrez gain zentroaren barnean nahiz kanpoan egindako ekintzekin osatzen ditugu ere.

Hiruhilabetero banakako txostena (motrizitatea, ezaguera, harremana eta gizartekoitasuna) gure oharrekin batera emango dizuegu.

Hezlaria haurrekin

Zentroaren arauak

  • Jantzi eta oinetako erosoak erabili. Petoak eta tiranteak saihestu.
  • Mandalaren erabilera gomendatzen dugu, batez ere zentroan bazkaltzen badute.
  • Jantzi guztietan haurraren izena ipini.
  • Hasiko diren egunean motxila edo zorroa ekarriko dute jarraituan daukazuen edukinarekin: erabili ondoren ordezkatuko dugun aldatzeko jantzia, adurzapia, txupetea, biberoia edo plastikozko katilua, pixoihal fardela, eskuoihaltxoak, eskuoihal txikia eta tapakia lo egiten dutenek eta ninientzako.
  • Zuen seme-alaba jasotzera etorriko dena ezezaguna bada aldez aurretik adierazi beharko duzue.

Matrikula eta etorrera 

2017 - 2018 IKASTURTEA

Beharrezkoak diren agiriak:

  • 3 karnet-argazki.
  • Pisu, erditze, apgar testa... eta txertaketa agertzen den osasun-liburuxkaren fotokopia.
  • Osasunbideko txartelaren fotokopia.
  • Libretaren fotokopia, kontuaren titularra eta ibana agertzen direlarik.

Matrikula eta haurren etorrerak zentroaren funtzionamendu arauen onarpena dakar berekin.

Zentruan hasi baino lehen, eskatutako agiriak ematea eta baimenak zinatzea derrigorrezkoa da. Eskolaz kanpoko irteerak egiteko guraso edo tutoreen baimena sinatuta beharko dugu.

InformazioA eta MATRikULA HITZORDUA ITUNDU
T. 948 17 70 83 - 608 971 812
info@irunatxiki.com

Egokitze epeaAbuztuaren 25etik irailaren 1ra.

Informazio bilera Matrikulatutako haurreen gurasoentzat.
Abuztuaren 24an, arratsaldeko 17:00etan.

kuotak

  • Hainbat enpresek bere langileei kuotak ordaintzeko eskura ematen dizkieten txekeak Iruña Txikik onartzen ditu.
  • Hilabete bakoitzaren hasieran ezarritako zenbatekoa ordainduko da ordainagiria helbideraturik dagoen Banku edo Aurrezki Kutxaren bitartez.
  • Uztailan ez duzue ezer ordaindu behar haurra haurtzaindegira ez bada etortzen.
  • Hilaren gainontzeko ordainketak hurrengo hilerokoan gehituko dira (ordutegiaren aldaketak, noizbehinkako bazkariak, eta abar).
  • Urtero diru kopuru bat ordainduko da. Haur berriek matrikula osatzerakoan eta jarraitzen dutenek Banku edo Aurrezki Kutxaren bitartez iraileko hilerokoan.
  • Hilabete baten zehar ume batek etortze-hutseginak izaten baditu, mantentze-kuota badago (200€) aldez aurretik ohartarazten baduzue.
  • Haurtzaindegian jarraitzeko asmoa duten haurrek otsailan izango dute matrikula berritzeko aukera.
  • Hilekoa ez ordaintzeak tokia galtzearen ondorioa ekarriko du.

Uso de Cookies: Utilizamos cookies para poder ofrecerte un mejor servicio. Para saber más sobre nuestra Cookie-en Politika pincha aquí. Al cerrar este mensaje aceptas el uso de cookies. Cerrar

© Iruña Txiki - Haur Hezkuntza · 4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrak
Lege-oharra | Cookie-en Politika | Web diseinua Online nafarroa

948 177 083
608 971 812

C/ Irunlarrea nº 59 bajo tra1110s0era
31008 Pamplona - nafarroa